Sidrería Zelaia Sagardotegia

  • Zelaia

    Hernaniko Martindegi auzoan dago Zelaia Sagardoregia, Hernani eta Astigarraga tartean, Urumea ibaiaren erriberatan, aran sagardogile nagusienean.

  • Jangela

    Aparkalekutik hasita jangelako sarrera aurkitzen dugu, txotx denboraldian sagardotegiko plater tradizionalak dastatzeko aukera izango den lekua. Jangelatik zuzenean upategira sartu gaitezke.

  • Upategia

    Upategia Sagardo naturala ekoizteko egokituta dago, 10.000 eta 19.000 litroko bitarteko egurrezko 24 kupelekin eta beste 4 kupel herdoilezinekin. Gaur egun kupel guztiak hotz-sistemaz hornituta daude, sagardoa uneoro egoera onenean mantentzeko.

  • Botilaratzerako makinaria

    Upategiatik aurrera jarraituz, bulegoa eta sagardoa botilarazteko guneak aurkitzen ditugu.

    Elaboración
  • Biltegia

    Sagardoa ekoiztu ostean, aireztatze sistema berezia duen biltegi batean jasotzen da, tenperatura eta hezetasun egokian gorde dadin.

  • Txotx denboraldia

    Urtarrila erdialdetik apirila bukaera arte etxeko ateak irikitzen dizkizuegu bezero guztiei, gure Sagardo berria dastatu dezazuen. Beti ere txorizoa, bakailao tortila, bakailao frijitua piper berdeekin, Txuleta, gazta, intxaurrak, sagar dultzea eta Tolosako teilak eta zigarrotxoekin. Hori guztia sagardoa txotxetik edanez, tradizioaren funtsa erabat mantenduz, eta TXOTX hitza magikoaren hotsera afalduz.

    Erreserbatu